Euskal Herriko emakumezko aizkolarien txapelketako kanporaketa jokatuko dute irailaren 16an Hernanin

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 14a, 17:00
Xanta Sousa, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi 2018an Usurbilen jokatu zen emakumezkoen Euskal Herriko lehen txapelketan. Bortz urte beranduago lehian segitzen dute hiruek.

Bederatzi aizkolari lehiatuko dira, tartean Xanta Sousa lesakarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Nerea Sorondo beratarra, urriaren 15ean Elgoibarren jokatuko den finalerako sei txartelen bila

Euskal Herriko emakumezko aizkolarien txapelketako kanporaketa jokatuko dute irailaren 16an, larunbatean 12:30ean hasita Hernaniko Ezkiaga pasealekuko frontoian. Bederatzi aizkolari ariko dira lehian, tartean, Nerea Sorondo beratarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Xanta Sousa lesakarra.

Eskualdeko aizkolariekin batera, Nerea Arruti, Oihana Fernandez de Barrena, Ane Zapirain, Malen Barrenetxea, Beatriz Tanco eta Garazi Arruti ariko dira. Kanaerdiko bat (54 ontza), 45 ontzako enborra eta 36 ontzako enborra moztu beharko dituzte. Sei lehenbizikoek lortuko dute urriaren 15ean Elgoibarren jokatuko den finalerako txartela. Finalean lan bikoitza egin beharko dute: bi kanaerdiko, bi 45 ontzako eta bi 36 ontzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun