Eskualdeko 17 kirolari lehiatuko dira Munduko Kenpo Kai Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 18:00

Euskal Selekzioa ordezkatuko duten kirolariak.

Tunisian jokatuko dute Munduko Kenpo Kai Txapelketa irailaren 27tik urriaren 1era. Mundu osoko kirolariak lehiatuko dira bertan, tartean eskualdeko 17 kirolari ere bai, Euskal Selekzioa ordezkatuz.

Asteburuan egin zuten Beran Euskal Selekzioaren aurkezpena, eta bertan izan ziren eskualdeko kirolariak eta baita Berako Udaleko ordezkariak ere. Txapelketa irailaren 27an hasiko da eta urriaren lehenean bukatuko, eta Euskal Selekzioko ordezkariak hiru modalitatetan lehiatuko dira: defentsa pertsonalean, borrokan eta katan.

Hauek dira Tunisian lehiatuko dira eskualdeko 17 kirolariak:

  • Modesto Ordoki
  • Xabier De Cruz
  • Beñat Etxeberria
  • Nerea Sanz
  • Hegoi Vaquero
  • Nahia Alzuyet
  • Mikel Vaquero
  • Miguel Nuñez
  • Markel Sanchez
  • Eva Graf
  • Daniel Sanz
  • Aimar Rekarte
  • Mikel Indaburu
  • Itziar Erasun
  • Ibai Aleman
  • Aiora Alzuyet
  • Iñaki Alzuyet 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun