III. Plazaz Plaza txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira Bernedon

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 11a, 12:00
Orbegozo, Etxekolonea, Mendiburu eta Ibarrola larunbatean Bernedon. Gorriak nagusitu ziren eta azken jardunaldi honekin erabakiak gelditu dira finalerdietako gurutzaketak.

Irailaren 17an Getarian eta irailaren 23an Etxaurin jokatuko dituzte

Ados pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketako lehen faseko azken jardunaldia jokatu zuten larunbatean Bernedon. Lehendik zenbait gauza finkatuak baldin baziren ere, azken jardunaldi horretan erabaki ziren azkenak. Ibarrolak eta Mendiburuk 22-15 irabazi zieten Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarrari eta Orbegozori.

Finalerdiak irailaren 17an Getarian eta irailaren 23an Etxaurin

Gauzak honela, horrela gelditu dira finalerdietako gurutzaketak, Irailaren 17an, Getarian (Gipuzkoa) jokatuko den lehen finalerdian, Iera Agirre Iturriaka leitzarra eta Ruiz de Larramendi, Barrokal eta Agirreren kontra ariko dira. Irailaren 23an Etxaurin jokatuko den bigarren finalerdian, berriz, Goiuri Zabaleta Rodriguez leitzarra eta Mujika, Ibarrola eta Orbegozoren kontra ariko dira.

Finala irailaren 30ean jokatuko dute Azkoitian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun