Doneztebek lortu du eskualdeko futbol taldeen garaipen bakarra

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 11a, 07:00
Doneztebe futbol taldeko jokalariak gustura, denboraldiko lehen garaipena etxean lortu ondotik. Argazkia: Doneztebe FT

Eskubaloian ere kopan garaipenarekin hasi du denboraldia Errekako gizonezkoen taldeak

Doneztebe futbol taldea izan da garaipen bakarra lortu duen eskualdeko taldea. Aimar Jabalerak buruz egindako gol bakarrak eman zien garaipena etxean. Gainerakoan, Aurrerak etxetik kanpo berdindu, baina Baztanek eta Beti Gazteko gizonezkoek lehen jardunaldian galdu egin zuten. Eskubaloian, irabaziz hasi du denboraldia Errekako gizonezkoen taldeak kopan eta emakumeek asteartean iznen dute lehen partida.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan
  • Beti Gazte 0 – Zarautz 2
Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan
  • CD Aoiz 2 - CD Baztan 0
Nafarroako Gorengoen mailan
  • SD Alsasua 0 - Aurrera KE 0
  • Doneztebe FT 1 (Aimar Jabalera)– CD Soto-Ibarbaso 0
Nafarroako jubenilen lehen mailan
  • CD Baztan 2 (Haritz Bidegain eta Imanol Goienetxe) – CF Beriain 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan
  • Erreka 26 – BM Noain 22
Emakumezko seniorrak kopan
  • BM Ardoi – Erreka, irailaren 12an, asteartean 19:20n Zizur Nagusiko institutuko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun