Jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko ‘Mugitu’ osasun-kanpaina berria martxan da

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 14:00

Nafarroako biztanleriaren erdia baino gehiago ez da aktiboa aisialdian, eta hamar pertsonatik lau eserita egoten dira lanaldian

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) bitartez, Muévete/Mugitu izeneko kanpaina berrian, eguneroko bizitzan ohitura aktiboak sartzea sustatuko du, jarduera fisikoaren maila handitzeko eta sedentarismoa murrizteko. 2021eko Osasunari eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestan aurkezten diren datuek adierazten dute Nafarroan badagoela aktiboagoak izateko hobetzeko marjina; izan ere, Nafarroako biztanleriaren erdiak baino gehiagok ohitura ez-aktiboak ditu aisialdian, eta hamar pertsonatik lauk lanaldiaren zatirik handiena eserita ematen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun