BKT nagusitu zaio Errekari lagunarteko eskubaloi partidan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 10:30

Baztango BKT eta Errekako jokalariak asteazken arratsaldean Elizondoko kiroldegian jokatu zuten lagunarteko partidaren aitzinetik.

Baztango klubetik adierazi dutenez, «Nafarroako Gobernuak ezarritako betebehar burokratikoen ondorioz, gure antzeko klub ttikiak estutzen ari dira»

Baztango BKT eta Errekako senior mailako emakumeen taldeek sasoi berriari ekin diote eta asteazken arratsaldean elkarren arteko lagunarteko partida jokatu zuten Elizondoko kiroldegian. Etxeko taldea nagusitu zen, 30-23, baina ez zen topaketaren alderdirik garrantzitsuena izan, «borrokan eta lanean segitzen baitugu emakumezkoen eskubaloia Baztanen zein Malerrekan handi izaten segitzeko».

Baztango BKT eskubaloi taldeak bere sare sozialetan zabaldu duenez, «denboraldi honen hasiera zorrotza izaten ari da, Nafarroako Gobernuak ezarritako betebehar burokratikoen ondorioz, gure antzeko klub ttikiak estutzen ari direlako. Halere, borrokalariak garenez, motorrak berotzen hasi gara gure indarrak Errekarekin neurtuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun