Irailaren 30ean bukatuko da Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 18:00

Irailaren 5ean ireki zuten izena emateko epea, eta hilaren 30ean bukatuko da. Eskolak urriaren 9ko astean hasiko dira.

Haurrentzako zein helduentzako 35 bertso eskola antolatu ditu ikasturte  honetarako Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak. Tartean, 15 bertso eskola eskualdean izanen dira. Hauek dira eskualdeko hainbat herritan antolatutako bertso eskolak.

  • Leitza (LH5 -DBH): Asteazkenetan, 17:15etik 18:45era* Erleta ikastetxean. Klasea bi zatitan emanen da, ikasmailaren arabera.
  • Ituren (10 eta 14 urte artekoak): Asteartetan, 18:00etatik 19:00etara* eskola zaharrean.
  • Doneztebe (LH5-6): Ortzegunetan, 15:00etatik 15:50era* San Miguel eskolan
  • Doneztebe (Malerrekako helduak): Ortziraletan, 18:00etatik 20:00etara* Herrigunean.
  • Lesaka (18-22 urte): Ortziraletan, 16:30etik 18:00etara* Arrano elkartean.
  • Lesaka (13-16 urte): Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara* Arrano elkartean.
  • Lesaka (LH6-DBH 1): Asteazkenetan, 16:15etik 17:15era* Itturrunxulon.
  • Lesaka (LH3-5): asteazkenetan, 15:05etik 16:00ak* arte Itturrunxulon.
  • Bera (LH): Astelehenetan, 13:45etik 14:35era* Labiaga ikastolan.
  • Bera (DBH): Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era* Beralandetan.
  • Etxalar (11-14 urte): Asteartetan, 19:30etik 20:30era Iharrian.
  • Arantza (9 -15 urte): Asteazkenetan, 17:30etik 18:30era eskolan.
  • Igantzi (10-14 urte): Ortzegunetan, 18:00etatik 19:00etara* eskolan.
  • Elizondo (LH eta DBH): Ortzegunetan, 16:30etik 17:30era Elizondoko eskolan.

Izartxoa(*) duten taldeetan, ordutegia adosteko aukera egonen da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean. Talde horietan  izena eman duten ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Denentzako egokia den egunik edo ordurik adosten ez badute, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea. 

Izen ematea telematikoki egin beharko da,  formulario hau betez, irailaren 30era arte. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Prezioari dagokionez haurrek 80 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek, aldiz, 140 euro.

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, 948 14 37 47 zenbakira deitu edo nafarroa@bertsozale.eus helbidera mezu bat idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun