Beti Gazteko futboleko gizonezkoek igandean hasiko dute denboraldi berria

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 08:00
Beti Gazte eta Doneztebeko futbol talde nagusiek etxeko lehen partida jokatuko dute asteburuan. Argazkian, Donezteben elkarren kontra abuztuan jokatu zuten aurredenboraldiko partidan. Argazkia: Jon Sein

Eskubaloian ere denboraldia hasiko dute Errekako gizonezkoek larunbatean eta emakumeek asteartean, kopako partidekin

Joan den asteburuan Nafarroako ligetan ari diren gizonezkoen futbol talde nagusiek ekin zioten 2023-24 denboraldiari. Horiek bigarren jardunaldia izanen dute asteburuan eta Gipuzkoako ohorezko mailako Beti Gazteko gizonezkoek denboraldiko lehen partida jokatuko dute igandean Lesakako Mastegin. Lesakarrek bezala, Doneztebek ere herriko zaleen aitzinean lehen partida jokatuko dute. Baztan eta Aurrera kanpoan ariko dira. Baztango jubenilek ere estreineko partida izanen dute Giltxaurdin. Eskubaloiari dagokionez, Errekako gizonezkoek larunbatean jokatuko dute kopako partida eta emakumeek asteartean, denboraldi berriari ekiteko.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Zarautz, igandean 18:00etan Lesakako Mastegin.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Aoiz - CD Baztan, larunbatean 18:30ean Agoizko San Migel zelai berrian.

Nafarroako Gorengoen mailan

  • SD Alsasua - Aurrera KE,  igandean 17:00etan Altsasuko Dantzaleku zekaian.
  • Doneztebe FT – CD Soto-Ibarbaso, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan – CF Beriain, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  •  

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan
Erreka – BM Noain, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumezko seniorrak kopan
BM Ardoi – Erreka, irailaren 12an, asteartean 19:20n Zizur Nagusiko institutuko kiroldegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun