Doneztebeko enplegu bulegoan 522 langabetu zeuden izena emanak abuztu hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 5a, 09:00

Abuztuan baino bederatzi gehiago dira

Urte hasierako joera aldatu eta udan, uztailean eta abuztuan zerbait goiti egin du langabetu kopuruak eskualdean. Zehazki, abuztuaren 31n 522 dira Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak, uztail hondarrean baino bederatzi gehiago. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, eta abuztuan sei gehiago dira arlo honetan (368). Industria arloan ere bortz langabetu gehiago zeuden abuztu hondarrean (97). Eraikuntza arloan ere lau langabetu gehiago daude (21). Aldiz, nekazaritza-abeltzaintza arloan uztailean baino bi langabetu guttiago daude (10) eta aitzinetik lanik egin gabekoen arteanere uztailean baino lau langabetu guttiago zeuden abuztu hondarrean, 26 guztira.

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun