2023-24 denboraldiari ekin diote Nafarroako ligetan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek. Denek larunbatean jokatu zuten eta denek berdinketak lortu zituzten. Nafarroako maila autonomikoan Giltxaurdin jokatu zuen lehen partida Baztanek, lehen maila autonomikoan. Imanol Zokoren gol batekin aitzineratu ziren baztandarrak, baina Corellanok markagailua irauli eta azken minutuan Ander Zelaietak sartutako gol bati esker, puntu bat bederen, etxean gelditu zen. Preferenten, berriz, Aurrera galtzen hasi zen Arkiskilen eta Jon Iparragirrek berdindu zuen partida. Doneztebe izan zen etxetik kanpo aritu zen bakarra, Antsoainen. Doneztebarrak ere galtzen hasi ziren, bigarren zatu hasieran, baina segidan berdinketaren gola egin zuen Aitor Agestak.