Teknologia eta jendarte-trebetasunak lantzeko hainbat ikastaro antolatu ditu Cederna Garalur Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 2a, 11:00

'Landa Nafarroa lotu' lankidetza proiektuaren barrenean, teknologia eta jendarte-trebetasunak lantzeko lantegiak antolatu ditu Mendialdeko lehen sektoreko kideentzat.

Teknologiaren inguruko hiru lantegi eginen dituzte, bezeroei arreta emateko bi lantegi eta nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza jarduerak dibertsifikatzeari buruzko lau. Jarduera guztiak doakoak izanen dira, eta online.

Teknologia lantegiei dagokionez, Google Suite lantzeko hastapena ikastaroa irailaren 22an eta 29an, urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an izanen da 12:30etik 14:30era.

Aurkezpen eraginkorrak Canvarekin ikastaroan urriaren 16an, 23an eta 30ean eta azaroaren 6an izanen da 12:00etatik 14:00etara.

Teknologiari buruzko hirugarren ikastaroa, Saldu Interneten online denda bat ireki gabe izenekoa, azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izanen dira, eta 12:30etik 14:30era. 

Bezeroei arreta emateko trebetasunak hobetzeko bi jarduera antolatu dituzte eta irailaren 12an eta 14an izanen da lehenengoa eta 15ean, 26an, 28an eta 29an izanen da bigarrena 14:30etik 17:30era.

Tokiko negozioak dibertsifikatzeko eta hibridatzeko, aldiz, lau lantegi izanen dira. Urriaren 3an, 5ean eta 6an bat; urriaren 9an, 10ean eta 11n bertzea; azaroaren 7an 8an eta 9an hirugarrena eta azaroaren 14an, 15ean 16an azkena. Ikastaro denak 14:30etik 17:30era izanen dira.

Interesatuek  hainbat bide dituzte izena emateko: 607 67 87 45 eta 948 20 66 97 zenbakietara deitzea, raldaz@cederna.eus helbidera idaztea edo Cederna Garalur elkartearen webgunearen bidez egitea.

Landa Nafarroa lotu programa Nafarroako Gobernuak eta Europa Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun