Euskara ikasle helduendako dirulaguntza deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 31a, 19:00

Euskara ikasten ari diren helduei 2022-2023 ikasturteko matrikula gastuak ordaintzeko dirulaguntza emanen die Malerrekako Mankomunitateak. Zenbatekoa asistentziaren araberakoa izanen da eta eskaerak abuztuaren 28tik irailaren 25era bitarte egin beharko dira.

Dirulaguntza asistentziaren araberakoa izanen da. Klaseen % 85era edo gehiagora joan direnek ikastaroa doan izanen dute, asistentzia % 70-85 artekoa izan den kasuetan dirulaguntza % 75ekoa izanen da eta asistentzia % 70ekoa edo ttikiagoa izan baldin bada, ez dute dirulaguntzarik izanen.

Baldintzak
  • Guttienez 16 urte izatea
  • Malerrekan erroldatua izatea
  • Zerga betebeharrak beteak izatea
  • 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinera euskaltegian matrikulatutako ikasleek Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzea
Dokumentazioa

Dirulaguntza eskaera abuztuaren 28tik irailaren 25era bitarte egin behar da eta hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria
  • Nortasun Agiriaren fotokopia
  • Erroldatze agiria
  • Euskaltegiko matrikularen ordainagiria
  • Asistentziaren ziurtagiria
  • Zinpeko aitorpena

Informazio gehiago Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan har daiteke. Gisa berean, ikusi hemen deialdiaren oinarriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun