Uharte Arakilgo Gainberako belaian jokatu zuten atzo txapelketa, eta Alustizak bere 21. txapela jantzi zuen. Ttiki zakurra izan zuen ondoan, eta honekin hirugarren aldiz irabazi du Nafarroako txapela. Bat zakurrarekin ere parte hartu zuen, eta honekin hirugarren postuan gelditu zen.
Honela gelditu zen sailkapena:
- Antonio Alustiza Ttiki zakurrarekin.
- Jexux Razkin Mendi zakurrarekin.
- Antonio Alustiza Bat zakurrarekin..
- Jorge Oteiza Lagun zakurrarekin.
- Aritz Ganboa Txistu zakurrarekin.
- Javier Fernandez Txikito zakurrarekin.
Lehenbiziko bi sailkatuek irailean Bizkaiko Axpe herrian jokatuko den Euskal Herriko Artzain Zakur Txapelketan Nafarroa ordezkatuko dute. Tartean izanen da Alustiza.