Larunbat arratsaldean jokatu zen Elizondoko Giltxaurdin Baztango udalaren futbol txapelketa, Baztan eta Lesakako Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusien artean. Partida orekatua eta berdindua joan zen eta lesakarrek gol aukerak izan bazituzten ere, baztandarrek sartutako gol bakarrak erabaki zuen partida. Gorka Urtasun, Baztango udaleko kirol zinegotziak eman zien sariak bi taldeetako kapitainei.
Baztan futbol taldeak asteburu honetan ekinen dio 2023-24 denboraldiko ligari, Nafarroako maila autonomikoan eta Beti Gaztek astebete beranduago, Gipuzkoako ohorezko mailan.