Antonio Alustizak ibilbide luzea du Nafarroako Artzain Zakur Txapelketan. Joan den urtean Nafarroako 20. txapela etxeratu zuen aresoarrak Uharte Arakilen. Igande honetan ere hantxe izanen da txapelaren bila. Bi zakurrekin parte hartuko du.
Jorge Oteiza ere bere arrastoa uzten ari da aipatutako txapelketan. Joan den urtean, erraterako, bigarren egin zuen. Aurten ere han izanen da Lagun zakurrarekin.
Alustizarekin eta Oteizarekin batera, Jesus Razkinek, Aritz Ganboak eta Jabier Fernandezek parte hartuko dute, zakur banarekin.
Txapelketa 17:00etan hasiko da, eta Oñatin eginen den nazioarteko eta Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izanen da.