Aemet agentziaren arabera, gaur 13:00etatik aitzinera termometroa 40 gradutara ailega daiteke Nafarroa iparraldean eta horregatik alerta laranja aktibatu du. Biharko ere tenperatura altuak espero ditu eguerditik aitzinera.
Tenperatura altuez gainera, sute arriskuaren ohartarazpena egin du Aemetek. Nafarroa osoan, gaur eta bihar, baso sute arriskua «muturrekoa» izanen dela jakinarazi du eta hala, Nafarroako Gobernuak erne ibiltzeko oroitarazi du. Sute arriskua muturrekoa izanda, bertzeak bertze, ezin da ez barbakoarik egin, ez material piroteknikorik erabili. Horrez gain, ezin da erreketarik egin, ezta baso pistetan ibilgailuekin ibili ere, auzokoak edo baimendutako ibilgailuak ez badira behintzat. Traktoreekin ibiltzea ere debekatua dago.
Ortziralean tenperaturek beheiti eginen dutela iragarri dute.