Eskualdeko ordezkaritza zabala ariko da Herriz Herri Txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 21a, 14:00
Bigarren jardunaldia Elizondon jokatu zuten uztailaren 25ean. Irudian, kamiseta laranjarekin, Arraiozko kirolariak. Argazkia: ONDIKOL

Lau saio jokatu ondotik, argitu da nor ariko diren lehian larunbatean Antsoainen jokatuko duten Herriz Herri Txapelketako finalean. Lehen proba konbinatuan Arantza, Arraioz, Berriozar eta Sunbillako taldeek lortu dute finalerako txartela eta bigarren konbinatuan Arraioz, Berriozar, Igantzi eta Sunbilla sailkatu dira.

Joan den larunbatean Burlatan jokatu zuten laugarren eta azken jardunaldia, eta lehen eta bigarren proba konbinatuetan Berriozar gelditu zen lehenbiziko postuan. Basaburua, berriz, finaletik kanpo gelditu da.

Lehenbiziko jardunaldia Beran

Lehen proba konbinatua
  1. Arantza: 21.13 (lau puntu)
  2. Arraioz: 21.43 (hiru puntu)
  3. Sunbilla: 23.19 (bi puntu)
  4. Igantzi: 24.10 (puntu bat)
Bigarren proba konbinatua
  1. Sunbilla: ingudearekin 60 altxaldi eta 2.45eko denbora txingekin (lau puntu)
  2. Arraioz: ingudearekin 54 altxaldi eta 2.37ko denbora txingekin (hiru puntu)
  3. Arantza: ingudearekin 55 altxaldi eta 3.02ko denbora txingekin (bi puntu)
  4. Igantzi: ingudearekin 53 altxaldi eta 2.55eko denbora txingekin (puntu bat)

Bigarren jardunaldia Elizondon

Lehen proba konbinatua
  1. Arraioz: 23.45 (lau puntu)
  2. Basaburua: 24.38 (hiru puntu)
  3. Berriozar: 25.36 (bi puntu)
  4. Txantrea: 28.19 (puntu bat)
Bigarren proba konbinatua
  1. Berriozar: ingudearekin 61 altxaldi eta 2.26ko denbora txingekin (lau puntu)
  2. Arraioz: ingudearekin 53 altxaldi eta 2.29ko denbora txingekin (2,5 puntu)
  3. Basaburua: ingudearekin 57 altxaldi eta 2.52ko denbora txingekin (2,5 puntu)
  4. Txantrea: ingudearekin 42 altxaldi eta 3.59ko denbora txingekin (puntu bat)

Hirugarren jardunaldia Sunbillan

Lehen proba konbinatua
  1. Arantza: 21.08 (lau puntu)
  2. Sunbilla: 22.20 (hiru puntu)
  3. Igantzi: 23.08 (bi puntu)
  4. Iturgoien: 28.39 (puntu bat)
Bigarren proba konbinatua
  1. Igantzi: ingudearekin 54 altxaldi eta 2.07ko denbora txingekin  (lau puntu)
  2. Arantza: ingudearekin 58 altxaldi eta 2.24ko denbora txingekin (2,5 puntu)
  3. Sunbilla: ingudearekin 62 altxaldi eta 2.48ko denbora txingekin (2,5 puntu)
  4. Iturgoien: ingudearekin 53 altxaldi eta 2.19ko denbora txingekin (puntu bat)

Laugarren jardunaldia Burlatan

Lehen proba konbinatua
  1. Berriozar: 24.46ko denbora (lau puntu)
  2. Iturgoien: 28.56ko denbora (hiru puntu)
  3. Basaburua: 30.03ko denbora (bi puntu)
  4. Txantrea: 34.17ko denbora (puntu bat)
Bigarren proba konbinatua
  1. Berriozar: ingudearekin 62 altxaldi eta txingekin 2.35eko denbora (lau puntu)
  2. Iturgoien: ingudearekin 54 altxaldi eta txingekin 2.31ko denbora (hiru puntu)
  3. Basaburua: ingudearekin 57 altxaldi eta txingekin 2.42ko denbora (puntu bat eta erdi)
  4. Txantrea: ingudearekin 61 altxaldi eta txingekin 2.45eko denbora (puntu bat eta erdi)

Sailkapen orokorra

Lehen proba konbinatua
  1. Arantzak 8 puntu
  2. Arraiozek 7 puntu
  3. Berriozarrek 6 puntu
  4. Sunbillak 5 puntu
  5. Basaburuak 5 puntu
  6. Iturgoienek 4 puntu
  7. Igantzik 3 puntu
  8. Txantreak 2 puntu

Basaburua eta Sunbilla berdinduta gelditu dira bosna punturekin. Finalera pasatuko den taldea erabakitzeko, talde bakoitzaren denborak hartu dituzte kontuan. Kasu honetan Sunbillak bi jardunaldietan 45.39ko denbora egin du eta Basaburuak 54:41ekoa.

Bigarren proba konbinatua
  1. Berriozarrek 8 puntu
  2. Sunbillak 6,5 puntu
  3. Arraiozek 5,5 puntu
  4. Igantzik 5 puntu
  5. Arantzak 4,5 puntu
  6. Basaburuak 4 puntu
  7. Iturgoienek 4 puntu
  8. Txantreak 2,5 puntu

Finala larunbatean

Finala larunbat honetan, abuztuaren 26an, Antsoaingo kiroldegiko frontoian jokatuko dute, 17:00etan, eta proba konbinatu bakoitzean sailkatutako lau talderik hoberenak ariko dira: lehen proba konbinatuan (txokorrekin, zakuarekin, aizkoran, lasterka eta arpanean) Arantza, Arraioz, Berriozar eta Sunbilla eta bigarrenean (ingudearekin eta txingekin) Arraioz, Berriozar, Igantzi eta Sunbilla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun