Sute arrisku haundiaz ohartarazi du Nafarroako Gobernuak hurrengo egunetarako tenperatura altuengatik

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 17a, 16:00

Nafarroako Babes Zibilerako Zerbitzuak jakinarazi duenez, sute arrisku haundia izanen da hurrengo egunetan Nafarroa osoan, tenperatura altuak direla eta. Ondorioz, egun hauetan arreta haundiz jokatzeko eta kontuz ibiltzeko deia egin diete herritar guziei. Oroitarazi dutenez, arrisku altua dagoenean debekatuta dago suaren erabilera barbakoetan, piroteknian, erromerietan eta bertzelako egoeretan, baita erreketak ere. Honez gain, suteak sortzeko arriskua duten tresneriak eta makineriak kontu haundiz erabiltzeko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun