Lurralde Kohesiorako Departamentua N-121 A errepidean 2+1 bide bihurtzeko egiten ari den lanen ondorioz, Oronoz-Mugairiko lotunearen (41. KP) eta Doneztebeko iparraldeko lotunearen (46+800. KP) arteko zirkulazioan hainbat aldaketak izanen dira abuztuaren 16an, 17an eta 18an.
Zehazki, errodadura-geruza zabaltzeko lanek trafikoan eragina izanen dute asteazkenean; jardunaldi horretan, 08:00etatik 19:00ak arte trafikoa desbideratuko da Irungo noranzkoan, 41+000 PK-tik NA-1210 errepidera, Oronoz-Mugairi eta Narbarte zeharkatuz. Iruñeko noranzkoan saihesbide bat finkatuko da 46+800 PK-tik, kasu honetan ere NA-1210 errepiderantz, Oronoz-Mugairi eta Narbarte zeharkatuz. Narbarteko estugune eremuan, trafikoa banderekin erregulatuko da, saihesbideak behar bezala seinaleztatuta geratuz.
Honez gain, ortzegun eta ortziralean trafikorako saihesbideak mantenduko dira egun osoan Irungo noranzkoan. Iruñeko noranzkoan, aldiz, N-121 A errepidetik segitu ahal izanen da.