Gaztelu Elkartea, Giltzarri Abesbatza eta Jeiki Abesbatza saritu ditu Nafarroako mezenasgoak

Interes sozialeko proiektutzat hartu ditu Kultura Zuzendaritza Nagusiak, eta Mezenasgoari buruzko Foru Legean ezarritako onura fiskalak eskuratzeko aukera izanen dute

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundeak 27 proiektu, jarduera eta programa saritu ditu. Zehazki, interes sozialekotzat jo ditu 14 proiektu eta kultura-jarduera eta 13 programa. Horri esker, Kultura mezenasgoa arautzen duen Foru Legeari atxiki ahal izanen dira eta zerga-pizgarriak dituzten mezenasen ekarpenak jaso ahal izanen dituzte.

Gure eskualdean hiru erakunde izan dira sarituak Mecnarekin; Amaiurko Gaztelu Elkartea, Baztan-Bidasoaldeko Giltzarri Abesbatza eta Leitzako Jeiki Abesbatza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun