Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hainbat gomendio egin ditu beroari aurre egiteko:
- Ez atera bero haundien egiten duen orduetan eta ez egin esfortzu fisikorik
- Edan ur gehiago eta maizago, eta otordu arinak egin
- Ahal dela ez edan kafeina, alkohola edota azukrea duten edaririk
- Busti edo dutxatu ur freskoarekin eta erabili haizagailua edo joan leku freskoetara
- Erabili arropa arina, eguzkitako krema, betaurrekoak eta txanoa
- Ez utzi inor, ezta animaliak ere, ibilgailu batean
- Zaindu bereziki adinekoak, haurrak, haurdunak eta eritasun kronikoak dituztenak
- Kontsultatu osasun zerbitzuetan sukar haundia edo nahasmendua izanez gero, edo konortea galtzen bada