Plazaz Plaza txapelketako asteburuko partidetan garaile izan dira Zabaleta eta Iturriaga

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 7a, 20:00
Arangurenen igandean jokatutako partidan Iturriagak eta Orbegozok (urdinez) irabazi egin zieten Arrietari eta Mujikari.

Leitzarrek irabazi egin dute Latasan eta Arangurenen

Ados pilota elkarteak antolatutako III. Plazaz Plaza txapelketako partidak jokatu dituzte asteburu honetan ere. Larunbatean, Latasako besten barrenean, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Naroa Agirrek 22-5 irabazi zieten Aldaregiari eta Irantzu Etxebeste beratarra ordezkatu zuen Bergarari. Igandean, Arangurenen, Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Orbegozok 22-20 irabazi zieten partida ikusgarrian Arrieta eta Mujikari.

Latasan Agirre eta Goiuri Zabaleta nagusitu ziren larunbatean.

Txapelketatik kanpo, Etxarrin (Etxauribar) jokatutako partidan, Naroa Etxekolonea zubietarrak eta Oskozek 22-19 irabazi zieten Aldaregia eta Irantzu Etxebeste beratarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun