2023-24 denboraldiari irailaren 2-3ko asteburuan ekinen diote Nafarroako ligetan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek. Joan den denboraldian ez zen igoerarik ezta jautsierarik izan, beraz, Baztanek maila autonomikoan segituko du eta Doneztebek eta Leitzako Aurrerak preferente mailan.
Nafarroako maila autonomikoan 18 talde ariko dira, horien artean Baztan. Lehenbiziko partida Elizondoko Giltxaurdin jokatuko du iraileko lehen asteburu horretan Baztanek Corellano taldearen kontra.
Nafarroako Preferente mailan, berriz, bi multzotan banatutako 36 talde ariko dira. Lehen multzoko 18 taldeen artean izanen dira Doneztebe eta Leitzako Aurrera. Leitzarrek etxean jokatuko dute lehenbiziko partida, Arkiskilen, Iruntxikiren kontra. Doneztebek, aldiz, Antsoainen izanen du lehen partida, Gazte Berriak taldearen kontra.