Doneztebeko enplegu bulegoan 513 langabetu zeuden izena emanak uztail hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 2a, 16:00
Industria arloan eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean igo da gehien langabezia uztailean.

Ekainean baino sei gehiago dira eta industrian eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean izan da igoerarik handiena

Azken hilabeteetako joera aldatu eta uztailean zerbait goiti egin du langabetu kopuruak eskualdean. Zehazki, uztailaren 31n 513 dira Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak, ekain hondarrean baino sei gehiago. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, baina arlo honetan ekainean baino bi guttiago dira (362). Industria arloan, aldiz, bortz langabetu gehiago zeuden uztail hondarrean (92). Eraikuntza arloan langabetu bat guttiago dago (17) eta nekazaritza-abeltzaintza arloan ere ekainean baino langabetu bat guttiago (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean, aldiz, ekainean baino bortz langabetu gehiago zeuden uztail hondarrean, 30 guztira.

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun