Ados pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten igandean Etxarri Aranatzen. Hezetasuna izan zen protagonista pilotalekuan eta pilotariek ezin izan zuten beraien maila erakutsi, behin eta berriz irrist egiten zutelako.
Egoera horretara hobe egokitu ziren urdinak eta honela, Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Orbegozo lortu zuten garaipena. 22 eta 12 irabazi zieten Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarrari eta Ruiz de Larramendiri.