Oiz izan da larunbat honetan jokatu den Baztan-Errekako 43. Laxoa txapelketako final txikiko txapelduna. Partida, Oizko plazan jokatu zen, arras giro onean. Aitzinean, iazko finalista izan zuen, Irurita Migelene. Partida, arras parekatua hasi zen, 2-2 joan baitziren markagailuan. Ondotik, oiztarrek kolpe bat eman zuten eta 5-3 paratu ziren aitzinetik markagailuan. Finaleko giltza orduantxe izan zen, izan ere, 40 joanez markagailuan, iruritarrek laugarren jokoa egiteko aukera izan zuten, baina oiztarrek ederki defendatu eta ados jartzea lortu zuten. Hortik aitzinera, seigarren jokoa egin zuten etxekoek. Maiz gertatzen den bezala, batzuk goiti etorri ziren eta bertze batzuk beheiti, eta horrek azkeneko 9–3ra eraman zuen markagailua. Markagailuak bertzelakoa erakusten badu ere, partida ederra ikusteko aukera izan zen Oizko plazan.
Hurrengo larunbatean, abuztuak 5, final handia jokatuko dute Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment taldeek.