Lau autobusetan joan ziren bazkideak Aralarrera eta 11:30ean ailegatu ziren. Pintxo bat jan zuten lehenengo eta ondotik, Donezteko parrokoa den Jose Manuel Nazabalek zuzendutako meza aditu zuten. Atautxi eta amatxien eguna ospatu zuten, eta sermoi hunkigarria eman zuen Nazabalek.
Ondotik, bazkari «zoragarria» izan zuten Gorraziko gazteluan. Ondorengo menua izan zuten: itsaski krema, baserriko arrautza Ultzamako onddoekin eta patata trufatuaren aparrarekin, ajoarrieroa gure erara, bildots errea guarnizioarekin eta postrerako torrada karamelizatua baileys eta oreo gaileten izozkiarekin.
Eguna bukatzeko dantzaldia izan zuten Jose Angelen eskutik.