Alde handiarekin EH Bilduk irabazi ditu eskualdean Espainiako Kongresurako hauteskundeak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 24a, 07:30

Eratsunen eta Ezkurran izan ezik (PSN-PSOE), eskualdeko gainerako herrietan EH Bildu izan da boto gehien eskuratu dituen indarra. Gainera, duela lau urteko Espainiako hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratu ditu oraingoan. PSN-PSOE izan da bigarren bozkatuena eta PP hirugarrena, UPNri aisa nagusituz. Geroa Baik, ordea, emaitza txarrak izan ditu eta duela 4 urteko hauteskundeekin alderatuz gero, botoen % 36,5 galdu ditu laugarren posturaino jaitsiz. Parte-hartzeak beheiti egin du. Ikusi hemen emaitzak herriz herri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun