Zabaleta nagusitu zaio Etxebesteri Plazaz Plaza txapelketako bigarren jardunaldian Otxandion

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 21a, 17:00
Galeano, Zabaleta, Etxebeste eta Ruiz de Infante, epailearekin, Plazaz Plaza txapelketako bigarren jardunaldiko partida hasi baino lehen.

Leitzarra Galeanorekin aritu zen eta 22-12 irabazi zieten beratarrari eta Ruiz de Infanteri

Ados pilota elkarteak antolatutako III. Plazaz Plaza txapelketako jardunaldia jokatu dute uztailaren 20an, ortzegun arratsaldean Otxandion (Bizkaia). Herriko alabak, Ainhoa Ruiz de Infantek eta Irantzu Etxebeste beratarrak ezin izan zuten garaipenik lortu eta Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Irati Zabalaren ordez aritu zen Leire Galeanok 22-12 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun