EuskarAbentura

Eskualdea gibelean utzita Lapurdiko kostaldean dabil Euskarabentura

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 22a, 10:00

Euskarabentura espedizioko kideak eskualdean izan dira aste honetan. Eskualdea gibelean utzita, azken egunak Lapurdiko kostaldean eman ditu eta gaur Donostiara joanen dira.

Argazkiak: Euskarabentura.

Astelehenean ailegatu zen Euskarabentura Lesakara. Oiartzundik Lesakarako bidea egin zuten oinez, eta bertan,  Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta idazle lesakarrak espedizioko emozioen kontaketari buruzko tailerra eman zien.

Biharamunean Lesaka eta Urdazubi arteko bidea osatu zuten eta bertan Aranzadi Zientzia elkarteko Mikel Etxeberriak basoeen eta landareen inguruko solasaldia izan zuten.

Asteazkenean, aldiz, Urdazubi eta Amaiur arteko bidea osatu zuten oinez. Bertan, gaztelura joan ziren eta Asisko Urmenetaren hitzaldia izan zuten. Handik Baionarako autobusa hartu zuten, eta beraz, eskualdea ere gibelean utzi zuten.

Geroztik, azken egunak Lapurdiko kostaldean eman dituzte, eta gaur Lapurdi utzi eta Gipuzkoara joanen dira, Donostiara. Heldu den egunak Gipuzkoan eta Bizkaian emanen dituzte, eta hilaren 31n bukatuko dute espedizioa Getxon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun