Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa 2023 aurkeztu zuten uztailaren 20an, ortzegunean Zarauzko udaletxean. B Txapelketa uztailaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko da Aritzbatalde frontoian eta jaialdiak 18:00etan hasiko dira.
Txapelketa barrenean bi maila izanen dira, A taldearen txapelketa batetik eta B txapelketa bertzetik.
Lehenengo bi egunetako jaialdietan finalerdiak jokatuko dira eta uztailaren 30ean, igandean, finalak izanen dira.
Uztailaren 28an, datorren ortziralean, lehenengo partidan B taldeko aurreneko finalerdia jokatuko dute Goikoetxea eta Oier Apezetxea goizuetarrek, Zaldua anaien aurka. Bigarren partidan, estelarrean, Urriza eta Aritz Juanene saldiastarra, Segurola eta Azpirozen aurka jokatuko dute finalerdia..
Uztailaren 29an, larunbatean, Loitegik eta Martirenak, Saldiasko Oskar Urrutia II.a eta Oier Zubiri goizuetarraren aurka jokatuko dute B taldeko finalerdia. Bigarren partidan, A taldeko finalerdian, Ansa eta Larrañagak, Aldabe eta Barrenetxea izanen dituzte aurkari.
Finalak, aipatu bezala, uztailaren 30ean izanen dira eta finalerdietako garaileak jokatuko dituzte.
Sarrerak leihatilan 5 euroko prezioa izanen dute eta Zarauzko Turismo Bulegoan gonbidapenak eskuragarri izanen dira hiru egunetarako.