93 neska-mutiko ari dira Erriberako futbol Eskolaren Lesakako campusaren bigarren txandan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 15:00
Bederatzi eta hamaika urte arteko 93 neska-mutiko ari dira futbol campusaren bigarren txandan Lesakan.

Horietatik 40 eskualdekoak dira, 38 Beti Gazteko harrobikoak eta Berako eta Elizondoko bana

Erriberako Futbol Eskolak hogeita hamargarren urtez antolatu duen campusaren bigarren txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Bederatzi eta hamaika urte arteko 93 neska-mutiko ari dira, horietatik 38 Beti Gazteko harrobikoak eta Bera eta Elizondoko bana.

93 neska-mutiko horietatik, Beti Gazteren harrobiko 38 jokalari badira: Amets Madariaga, Oihan Leiza, Markel Etxepare, Ioritz Madariaga, Eneit Elizalde, Amets Lasa, Alain Gajate, Enara Ariztegi, Lea Maritxalar, Ibai Tapia, Oier Deskarga, Aiur Garro, Enara Fernandez, Luka Rojo, Oihan Aranguren, Gorka Mitxelena, Leire Rodriguez, Izei Deskarga, Ibai Iturbide, Harri Fernandez, Oihan Iturbide, Xabat Arburua, Mikel Garcia, Jon Madariaga, Aritz Telletxea, Eila Oskoz, Mattin Maritxalar, Hegoi Zelaieta, Aiur Irazu, Ugaitz Canal, Maitane Canal, Julen Aranguren, Aritz Geroneta, Irantzu Martinez, Ane Ordoki, Eider Apeztegia, Katixa Lopez eta Urko Telletxea. Eskualdeko ordezkaritza Beñat Goñi beratarrarekin eta Elizondoko Jaime Sagastibeltzak osatzen dute. Monitore lanetan ere bertze bi lesakar ari da, Joel Gil Goienetxe eta Olaia Telletxea Anzizar. Nafarroako, Gipuzkoako, Errioxako eta Arabako neska-mutikoak ere badira.

Beti Gazteko harrobiko eta Berako neska-mutikoak, Joel Gil eta Olaia Telletxea Lesakako monitoreekin.

Arduradunek eskerrak eman dizkiete aurten ere bai Lesakako udalari, baita Beti Gazte Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Larunbat eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun