Endro taldeak kontzertua emanen du larunbatean Larungo Kaiolan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 19:00
12:00etan izanen da emanaldia Larungo Kaiola bentan. Irudia: Endro.

Bretainiako Endro bikoteak kontzertua emanen du larunbatean Larhungo tontorrean dagoen Larungo Kaiola bentan. 12:00etan izanen da kontzertua eta eguraldi ona bada bentaren kanpoaldean izanen da, eta txarra bada, aldiz, barrualdean.

Euskal Herrian itzulia egiten ari da Endro eta bira horren barrenean emanen dute kontzertua Larhunen. Klervi Rouyer harpa jotzaileak eta Neven Le Pennec gitarra jotzaileak osatzen dute taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun