Tokian tokiko elikadura sistemak indartzeak duen garrantzia kontuan hartuta, eskualdeko produktuak ezagutzera emateko eta bertako kontsumoa sustatzeko herritarrentzako tresna xume bat izateko helburua du. Zuzeneko salmenta egiten duten edo merkaturatze bide laburrak erabiltzen dituzten ekoizle edota eraldatzaileek hartzen dute parte bilduman betiere, nekazaritza eredu iraunkorrean oinarrituz.
Denera 15 proiekturen inguruko informazioa bildu dute eta, bakoitzak egiten duen lana azaltzeaz gain, produktuak erosteko lekuak eta ekoizleen eta eraldatzaileen kontaktua ere ageri dira. Gida Cederna Garalurren webgunean lortu daiteke PDF formatuan.