Gaur hasiko da Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 19a, 14:00
2000. urtean bezala, aurten ere Oizko plazan jokatuko dute gaztetxoen laxoa txapelketako finala.

Lau talde ariko dira lehian, abuztuaren 12an Oizen jokatuko den finalerako txartel baten bila

Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa gaur hasiko da. 12 eta 15 urte arteko pilotariak ariko dira: Doneztebeko bi taldek, Iruritako talde batek eta Arraiozko bertze talde batek parte hartuko dute.

Doneztebe A taldean Lander Arozena, Ekai Elorza, Lukas Ezkurra eta Koteto Ezkurra ariko dira; Doneztebe B taldean Jon Larunbe, Ibai Elizondo, Iker Anzizar eta Javier Zabala; Irurita taldean Izai Urrutia, Eneko Irazoki, Oihan Arraztoa, Aitor Ripa eta Julen Elizaintzin eta Arraioz taldean Igor Viela, Gaizka Zubieta, Urko Iturralde, Enaitz Lazkano eta Jon Villanueva.

Aipatu bezala, uztailaren 19an, asteazken arratsaldean hasiko da txapelketa eta denek denen kontra jokatuko dute, zazpi jokora. Ligaxkako bi lehenbizikoek finala jokatuko dute abuztuaren 12an, 17:00etan Oizen, bederatzi jokora. Aitzinetik, hirugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute, zazpi jokora.

Lehen jardunaldia gaur, bigarrena larunbatean

Uztailaren 19an, asteazkenean 17:00etan jokatuko dute lehen jardunaldia. Doneztebe A eta Doneztebe B elkarren kontra ariko dira alde batetik, eta Irurita eta Arraioz, bertzetik.

Uztailaren 22an, larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia. 16:00etan Doneztebe B eta Irurita izanen dira aurrez aurre eta 17:00etan Doneztebe B eta Arraioz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun