Hilabeteroko ohiturari eutsiz, mendi ateraldia egin dute astearte honetan Arkupeak elkarteko mendi taldeko kideek. Denera 62 mendizale elkartu ziren Uharte-Arakilen eta Atako haranetik Aralarko santutegira bitarteko ibilbidea egin zuten. Gero, autobusa hartu eta Irurtzunen bazkaldu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.