Iñigo Goienetxe amaiurtarrak irabazi du Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 13a, 18:00

Gaur ere Nafarroako herri kirol txapelketak jokatu dituzte Iruñeko sanferminetan. Alde batetik, lasto altxatze txapelketa egin dute eta bertzetik, harri altxatze txapelketa.

Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketan, Amaiurko Iñigo eta Igor Goienetxek parte hartu dute eta Iñigo izan da garaile, 19 altxaldi eginda. Igorrek, berriz, 15 egin ditu.

Nafarroako Harri Altxatze Txapelketa ere egin dute, eta honetan eskualdeko bakarrak parte hartu du: Josetxo Urrutia leitzarrak. Laugarren egin du. Honela gelditu da sailkapena:

  1. Oskar Aguasek 4.975 kilo altxatu ditu: zilindroari 18 altxaldi, kubikoari 10 eta bolari 16.
  2. Aitor Oiarbidek 4.700 kilo altxatu ditu: zilindroari 18, kubikoari 12 eta bolari 11.
  3. Albaro Zugarrondok 3.937,5 kilo altxatu ditu: zilindroari 16, kubikoari 11 eta bolari 7.
  4. Josetxo Urrutiak 3.887,5 kilo altxatu ditu: zilindroari 15, kubikoari 9 eta bolari 10.

Gaurko kirol saioekin bukatzeko, aizkora erakustaldia eginen dute Berako Nerea Sorondok, Lesakako Xanta Souzak, Iturengo Maika Ariztegik eta Beatriz Tancok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun