Jai Alai Summer Season txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Juaneneak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 13a, 11:00
Barrenetxea, Juanenea eta Ansa, Jai Alai Summer Season txapelketako finalerdirako pilota aukeraketan, asteartean.

Saldiastarra Barrenetxea IV.arekin batera ariko da, Segurola eta Ansa II.aren kontra, larunbatean Azpiroz eta Larrañagaren kontrako finalerako txartel baten bila

Jai Alai Summer Season txapelketako finalerdia jokatuko dute uztailaren 13an, ostegunean 16:30ean Hernaniko Galarreta pilotalekuan hasiko den jaialdian. Segurolak eta Ansa II.ak, Barrenetxea IV.a eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra jokatuko dute eta irabazleek larunbateko finalerako txartela izanen dute jokoan. Azpiroz eta Larrañaga dituzte esperoan.

Partida orekatua espero da, Ansa eta Barrenetxea beraien ohiko lekutik kanpo ariko baitira.

Uztailaren 13an, ostegunean 16:30ean jaialdia Galarretan.

  • Gurrutxaga eta Zubiri, Irazu eta Zalduaren kontra (3 jokora)
  • Segurola eta Ansa II.a, Barrenetxea IB.a eta Juanenea, Summer Season finalerdia (3 jokora)
  • Goikoetxea V.a eta Martirena, Aldabe eta Apezetxeareen kontra (3 jokora)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun