Iruñeko sanferminetako erremonte txapelketako finala jokatu zuten uztailaren 12an Labriten Zeberio II.ak eta Ionek, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Lehenbiziko lau tantoak urdinek egin bazituzten ere, bosna berdindu ondotik, beti gorriek agindu zuten markagailuan. Hamahiru tantoko aldera ere izan zuten (26-13). Azkenean, bortz tantora murriztu zuten alde hori, baina gorriek eroso irabazi zuten txapela.
Sagaseta eta Agirrezabala txapeldun promozio mailakoan
Promozio mailako finalean, Iturregi iruritarrak eta Mitxeo doneztebarrak agindu zuten partidaren zati handi batean, baita zortzi tantoko aldearekin ere. 25-28 ere irabazten izan ziren, baina Jon Sagaseta iruritarrak eta Agirrezabalak azken bortz tantoak segidan egin, markagailua irauli eta 28-30 irabaztea lortu zuten.