Iruñeko sanferminen barrenean Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako txapelketa ugarien barrenean, Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen ingude txapelketa jokatu zituzten astearte eguerdian. Emakumezkoetan, Maika Ariztegi iturendarrak hamahirugarren txapela jantzi du.
Emakumezkoetan, 94 altxaldi egin zituen Maika Ariztegi iturendarrak Nafarroako bere hamahirugarren txapela janzteko. Irune Biurrun bigarren izan zen (84 altxaldi), Isabel L. Vives hirugarren (82 altxaldi) eta Naroa Erbiti leitzarra laugarren (79 altxaldi).
Gizonezkoetan, aldiz Josetxo Urrutia leitzarra izan zen eskualdeko ordezkari bakarra eta txapeldunorde izan zen, Iosu Martureten atzetik. Txapeldunak 85 altxaldi egin zituen eta Urrutiak 81. Angel Albarranek osatu zuen podiuma (74 altxaldi), Ander Ros laugarren izan zen (72 altxaldi) eta Alex Fernandez bosgarren (71 altxaldi).