Original Nordic Walking Federazioak (ONWF) antolatutako Europako ipar martxa txapelketa jokatu da asteburu honetan Polonian, zehazki Varsovia hiriburuko Bemowo barrutian. Marathon Crevillent taldearekin joandako eskualdeko bi kirolariek, Ramontxo Arandia beratarrak eta Jon Medrano elizondoarrak, lan bikaina egin zuten eta biek podiumera igotzea lortu zuten.
Zehazki, Ramontxo Arandiak, sailkapen orokorrean laugarren postua lortu zuen 10 kilometroko proban eta M40/50 bere kategorian bigarren izan zen. Jon Medrano, berriz, 21 kilometroko proban hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta lehenbizikoa M40/50 bere kategorian.
Marathon Crevillent klubeko bertze kirolariek ere lan ona egin zuten.