EuskarAbentura

Euskarabentura espedizioaren lehen egunak bideoan bildu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 10a, 11:00

Uztailaren 1ean abiatu zen Euskarabentura espedizioaren 4. aldia Mauletik. Lehen egunak Zuberoan eta Nafarroa Beherean pasatu ondotik, ortziralean ailegatu zen espedizioa Nafarroara. Gaur eginen dute oraingoz Nafarroako azken etapa, Iruñea eta Gares artekoa. 

Bihar Nafarroa gibelean utzi eta Araban eta Gipuzkoan pasako dituzte hurrengo egunak, eta heldu den astelehenean, hilaren 17an  ailegatuko dira Lesakara  Oiartzundik barrena. Biharamuna, uztailaren 18a, eskualdean emanen dute, Lesaka eta Urdazubi arteko bidea osatuko baitute oinez. Uztailaren 19an, aldiz, Urdazubi eta Amaiur arteko bidea osatuko dute oinez. Bertan, Amaiurko gaztelura joanen dira, eta etapa bukatzeko autobusa hartuko dute Baionara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun