[ARGAZKIAK] Nerea Sorondok Nafarroako txapela jantzi du aizkoran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 10a, 09:00

Nafarroako hainbat herri kirol txapelketa jokatuko dituzte Iruñeko sanferminetan, eta lehenbiziko lehiak larunbatean eta igandean jokatu zituzten. Eskualdeko kirolariak bikain moldatu ziren. Gaur Nafarroako kadeteen arpana txapelketa jokatuko dute.

Gaur Nafarroako kadeteen arpana txapelketa jokatuko dute eta Igantziko Mattin Eugi eta Unax Etxarte ariko dira. Maider Ruz eta Joritz Biurrun eta Unai Fernandez eta Irati Aguas izanen dituzte kontrario. Ondotik proba konbinatuan ariko dira kimuetan, haurretan eta kadeteetan. Hiru kategorietan plazaratuko du taldea Igantzik.

Asteburuko emaitzak

Emakumezkoen Nafarroako Aizkora Txapelketa
  1. Nerea Sorondo (Bera): 18.26.47
  2. Maika Ariztegi (Ituren): 21.46.35
  3. Xanta Souza (Lesaka): 25.26.78
  4. Beatriz Tanco: 28.20.43
Emakumezkoen Nafarroako Arpana Txapelketa
  1. Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz: 7.24.00
  2. Ainhoa Etxegarai (Bera) eta Naiara Manzano (Arantza): 7.44.77
  3. Irune Biurrun eta Lucia Etxeberria (Goizueta): 8.03.40
  4. Uxue Rodriguez eta Nerea Huarte: 9.15.46
Gizonezkoen Nafarroako Arpana Txapelketa
  1. Josetxo Barberena eta Iñaki Barberena: 08.56.29
  2. Xabier Urrutia (Arraioz) eta Dani Saldias (Arraioz): 9:11:47
  3. Alberto Oteiza eta Adrian Berruezo: 12.09.37
  4. Iosu Huarte eta Alex Fernandez: 16.07.69

Arpanean, abiaduran probako irabazleak emakumezkoetan Irune Biurrun eta Lucia Etxeberria eta gizonezkoetan Dani Saldias eta Xabier Urrutia izan ziren.

Nafarroako Bikotekako Aizkora Txapelketa gizonezkoetan
  1. Iker Vicente eta Oier Kañamares: 25.23
  2. Joxean Etxeberria (Ziga) eta Ibai Soroa: 27.19
  3. Eneko Saralegi eta Asier Pellejero (Areso): 28:21
Nafarroako Gurdi Altxatze Txapelketa gizonezkoetan
  1. Oscar Aguas: 2 itzuli, 3/4, 0,60 m
  2. Unai Bertiz (Sunbilla): 2 itzuli, 1/4, 6,65 m
  3. Alex Fernandez: 2 itzuli, 0,40 m

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun