1993an egin zituen lehenbiziko urratsak Biolur elkarteak, oroitarazi duenez, «zalantza eta aurreiritzi asko eta laguntza gutxiko garaiak izan ziren; jendartean oraindik ere kontzientzia ekologiko oso gutxi zegoen». Baina garai hura gibelean utzita, «gaur egun 300 kidek baino gehiagok» osatzen dute elkartea, eta «errekonozimendua, poza eta ilusioa ospatzeko» bildu nahi dute.
Igandean, uztailaren 9an, Zestoako Iraetako frontoian (Gipuzkoa) bilduko dira. 10:30ean bazkideei zuzendutako batzar nagusia eginen dute, 12:30ean Amillubi Txiki baserrira eta eremura bisita eginen dute. 14:00etan ekitaldia eginen dute eta 14:30ean mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira. 16:30ean kontzertua izanen dute Monsanto Kilombo taldearekin.