Iturriagak eta Etxebestek ezin izan dute San Fermin Torneoko txapela jantzi

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 6a, 19:00

Ados pilota klubak antolatutako San Fermin Torneoko finala jokatu zuten atzo Iruñeko Labrit pilotalekuan. Iera Agirre Iturraga leitzarrak eta Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrak Ainhoa Ruiz de Infante eta Ane Mendiburu izan zituzten kontrario, eta 22 eta 10eko emaitzarekin Ruiz de Infante eta Mendiburu nagusitu ziren. Hasieratik fin ibili zen bikotea, eta hala ailegatu zen 22ra.

Argazkiak: Eduardo Agirre.

Finalaren aitzinetik, pilota goxoa, pilota mistoa eta pilota egokituko partidak jokatu zituzten eta hitzordu berean Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari omenaldia egin zion Ados klubak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun