Baztan-Errekako Laxoa Txapelketako finalerdiak asteburu honetan jokatuko dituzte. Finalerdi handiei dagokienez, biak Doneztebeko Bear Zanan izanen dira: uztailaren 8an, larunbatean 16:30ean herriko bi talde izanen dira aurrez aurre: Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titi. Uztailaren 9an, igandean 16:30ean Doneztebe Apeztegia eta Arraioz Sagardia ariko dira nor baino nor gehiago. Beraz, Doneztebeko talde bat guttienez izanen da final handian.
Finalerdi ttikiei dagokienez, uztailaren 8an, larunbatean 11:00etan jokatuko dute Bear Zanan Doneztebe Aviak eta Irurita Migelenek. Bertze finalerdia, beraz, joan den asteburuan jokatzekoa zuten Arraioz Zubiondoak eta Oizek, baina euriagatik gibeleratu eta asteburu honetan jokatuko dute Arraiozen.