Egunez egun hau izanen da herri kirolen programa:
Uztailak 8, larunbata
Nafarroako arpana txapelketako jokatuko dituzte emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Emakumezkoetan Lucia Etxeberria goizuetarra Irune Biurrunekin batera ariko da, eta Ainhoa Etxegarai beratarrak Naiara Manzanorekin osatu du bikotea. Horiekin batera Ainhoa eta Maria Iraizoz eta Uxue Rodriguez eta Nerea Huarte ariko dira.
Gizonezkoetan eskualdeko bikote bakarra izanen da: Xabier Urrutia eta Daniel Saldias arraioztarrak, horiekin batera Josetxo eta Iñaki Barberena, Adrian Berruezo eta Alberto Oteiza eta Josu Huarte eta Alex Fernandez ariko dira.
Egun berean Nafarroako emakumezko aizkolarien txapelketa jokatuko dute. Nerea Sorondo beratarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Xanta Souza lesakarra izanen dira eskualdeko ordezkariak. Horiekin batera, Beatriz Tanco ariko da.
Uztailak 9, igandea
Aizkoran Nafarroako bikotetako txapelketa jokatuko dute. Joxean Etxeberria zigatarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra Ibai Soroarekin bikotea osatuz. Horien kontra ariko dira Iker Vicente eta Oier Kañamares eta Eneko Saralego eta Txomin Amundarain.
Gurdi altxatzean Unai Bertiz sunbildarra izanen da eskualdeko kirolari bakarra. Oskar Aguasen eta Alex Fernandezen kontra ariko da.
Egun berean harri jasotze erakustaldia eginen du Lierni Osak.
Uztailak 10, astelehena
Nafarriko kadeteen arpana txapelketa eginen dute eta Igantziko Mattin Eugi eta Unax Etxarte ariko dira. Maider Ruz eta Joritz Biurrun eta Unai Fernandez eta Irati Aguas izanen dituzte kontrario. Ondotik proba konbinatuan ariko dira kimuetan, haurretan eta kadeteetan. Hiru kategorietan plazaratuko du taldea Igantzik.
Uztailak 11, asteartea
Nafarroako ingude txapelketa eginen dute emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Emakumezkoetan Naroa Erbiti leitzarra eta Maika Ariztegi iturengarra izanen dira eskualdeko ordezkariak. Isabel L. Vives ere ariko da. Gizonezkoetan, aldiz Josetxo Urrutia leitzarra izan da eskualdeko bakarrak. Iosu Marturet, Alex Fernandez, Ander Ros eta Angel Albarran izanen ditu kontrario.
Motozerran XXIII. San Fermin txapelketa ere eginen dute, baina, ez da eskualdeko ordezkaririk ariko bertan.
Uztailak 12, asteazkena
Sokatira izanen da goizeko lehen protagonista. 4x4 torneoa eginen dute eta eskualdeko bi talde izanen dira: Amaiur eta Beti Gazte. Horiekin batera Araxes, Antsoain, Berriozar eta Txantrea ere ariko dira.
Ondotik, aizkora altueran erakustaldia eginen dute Manolo eta Julen Kañamaresek.
Uztailak 13, ortzeguna
Nafarroako harri jasotze txapelketa eginen dute, eta Josetxo Urrutia leitzarrak hartuko du parte. Albaro Zugarrondo, Oskar Agua eta Aitor Oiarbide izanen ditu kontrario. Ondotik, Nafarroako lasto altxatze txapelketa eginen dute eta Amaiurko Iñigo eta Igor Goienetxe ariko dira nor baino nor.
Ortzeguneko kirol saioekin bukatzeko, aizkora erakustaldia eginen dute Berako Nerea Sorondok, Lesakako Xanta Souzak, Iturengo Maika Ariztegik eta Beatriz Tancok.
Uztailak 14, ortziralea
Nafarroako III. mailako aizkora txapelketa jokatuko dute. Mikel Santesteban zubietarrak eta Jazinto Etxekonanea Beintza labaiendarrak hartuko dute parte. Horiekin batera Iker Goldarazena, Oier Mitxelena, Amets Aristizabal, Victor Suarez, Patxi Igoa, Eneko Pagola, Ioan Goikoetxea, Jon Erdozia, Aitor Saralegi, Eñaut Oiarbide eta Josu Elizalde ere ariko dira.
Ondotik, txinga eramate txapelketak jokatuko dituzte Emakumezkoetan Sunbillako Esti Gastearena, Iranzu Fierro, Aurkene Aroka eta Claudia Cobosen kontra ariko da. Gizonezkoetan, aldiz, Daniel Saldias arraioztarra eta Iker Goldarazena lehiatuko dira.
Ondotik, lasto altxatze eta botatze erakustaldia eginen du Jon Lapazaranek.