Doneztebeko enplegu bulegoan 507 langabetu zeuden izena emanak ekain hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 5a, 14:00
Eraikuntza arloan berdin mantendu da langabetu kopurua ekainean.

Maiatzean baino berrogeita hamabortz guttiago dira

Urte sasoi honetan ohikoa denez, ekainean ere jautsiera izan du langabeziak eskualdean eta maiatzean baino berrogeita hamabortz langabetu guttiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak. Zehazki, 507 dira izena emandakoak, azken hamazazpi urtetan ekainean izan den kopururik ttikiena. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, baina arlo honetan maiatzean baino 36 guttiago dira (364). Industria arloan ere hamar langabetu guttiago zeuden ekain hondarrean (87). Eraikuntza arloan berdin mantentzen da langabetu kopurua (18). Nekazaritza-abeltzaintza maiatzean baino bi langabetu guttiago zeuden (13). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere maiatzean baino zazpi langabetu guttiago zeuden ekain hondarrean, 25 guztira.

 

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun