Baztan-Errekako 43. Laxoa txapelketako lehen finalerdi ttikia asteburu honetan jokatuko dute Oizek eta Arraioz Zubiondoak, Oizko plazan.
Finalerdi handiak uztailaren 8-9an
Bertze finalerdiak ikusteko gehixeago esperatu beharko da. Finalerdi handiak uztailaren 8an eta 9an jokatuko dituzte, biak Doneztebeko Bear Zanan, 16:30ean. Larunbatean, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titi izanen dira aurrez aurre eta igandean, Doneztebe Apeztegia eta Arraioz Sagardia. Beraz, Doneztebeko talde bat bederen izanen da final handian.
Bertze finalerdi ttikia uztailaren 15ean
Bigarren finalerdi ttikia, berriz, uztailaren 15ean, larunbat arratsaldean jokatuko dute Irurita Migelenek eta Doneztebe Aviak, hau ere Bear Zanan. Izan ere, txapelketa osoan bezala, Iruritakoek ezin izan dute beraien herriko plaza erabili.
Final ttikia uztailaren 29an jokatuko dute eta final handia abuztuaren 5ean, biak Oizko plazan.