Ados pilota elkarteak antolatutako San Fermin Torneoko hiru jardunaldi jokatuko dira asteburuan eta finalista zein izanen diren erabakiko da. Hiru partida horietatik lehena ekainaren 30ean, ortziralean 19:00etan hasita jokatuko dute mendeurrena ospatzen ari den Erratzuko Etxelebert pilotalekuan: Ruiz Infante eta Mendiburu, Arrieta eta Mujikaren kontra ariko dira.
San Fermin torneoak larunbatean, uztailaren 1ean, izanen du segida Arronizen: Barrokal eta Orbegozo, Iera Iturriaga leitzarraren eta Irantzu Etxebeste beratarraren kontra ariko dira. Irabazleak finalerako txartela eskuratuko du.
Uztailaren 2an, igandean 18:00etan Eulaten, berriz, Arrieta eta Mujika, Aldaregia eta Ruiz de Larramendiren kontra ariko dira.
San Fermin Torneoko finala uztailaren 5ean jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan, Saray elkartearen aldeko jaialdian.